Hasiera » Lan-ildoak » Mobilizazioa eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza
LAN-ILDOAK:
Mobilizazioa eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza
Gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren aldeko apustua egiten dugu, pertsonen eta planetaren bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarriko duten espazio politikoak eta sozialak proposatzeko eta eskaintzeko tresna gisa.

Hezkuntza-ikuspegi horrek aukera emango du giza garapen jasangarriaren erronkei aurre egiteko mundu osoan. Herritartasun kritikoa, solidarioa, tolerantea, ahaldundua eta antolatua sustatzen du, eta bizitza merkatuaren logiken aurretik lehenesten duten ereduak diseinatzen eta praktikan jartzen ditu gure ingurune hurbilenean eta mundu interkonektatu honen gainerakoan.
Gainera, gizarte pluralak eraikitzen ditu, erabaki politikoetan eta ekonomikoetan eragina izateko benetako partaidetza ahalbidetzen dutenak. Halaber, bermatzen du giza eskubideak, ikuspegi feminista eta ingurumen-jasangarritasuna errespetatzen eta sustatzen dituztela nazioarteko instantziek, gobernuek, administrazio publikoek eta enpresek.
Horretarako, tresnak, trebetasunak eta baliabideak eskaintzen ditu, herritarren mobilizazioa ahalbidetuko duen masa kritikoa indartzeko. Era berean, elkarte-sarea sendotzen du, eta eragile eraldatzaileekin eta mugimenduekin aliantzak egiten sakontzen du, gizarte emantzipatua, kritikoa eta erronka handiekin konprometitua lortzeko aldaketa eragin nahian.
Herritarrak aldaketa eragile gisa:
- Bideak irekitzen ditugu bidegabekeriak eta desberdinkeriak betikotzen dituzten egiturazko arrazoiei buruz herritarrekin hitz egiteko, bai eta estrategiak eta alternatibak kolektiboki eraikitzeko ere iparraldean eta hego globalean aurre egin behar diegun zapalkuntza-sistemak aldatzeko.
- Aniztasunarekiko eta beste ohitura eta kulturekiko ulermena eta errespetua sustatzeko hezkuntza-ekimenak eta kanpainak bultzatzen ditugu, eta, besteak beste, justizia-, bake- eta ekitate-irizpideetan oinarritutako balioak eta jarrera solidarioak sustatzen ditugu.
Eraldagune
Gizarte-eraldaketarako hezkuntza-baliabideen eremua. Inspirazioa eta pentsamolde kritikoa aktibatzen duten materialak partekatzeko topaketa- eta erreferentzia-gunea, munduan egoteko beste modu batzuk proposatzeko. Gizarte- eta ingurumen-justizia aurrerapausoak emateko jomuga.
Nondik hasiko gara?
Lotutako aktualitatea

Nola egin aurre dominazio geopolitikari?
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak geopolitikari buruzko jardunaldiak antolatu ditu ekainaren 11n, asteazkenean, Bilbon. Besteak beste, Silvia Federici, Luis González Reyes, Helena Maleno, Miguel Urbán, Júlia Martà Comas, Taher AlÃ, Nahia Sanzo eta Marra Junior izango dira hizlariak.

Hezkuntza formalean Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza indartzen lagundu nahi duzu? Bete ezazu galdetegi hau!
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak laguntza eskatu du diagnostiko bat egiteko eta arlo horretan egiten ari den lana hobeto ezagutzeko, hezkuntza formalean Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza (GEH) indartzeko ikerketa baten lehen fase gisa.

Israel: nazioarteko zuzenbidea sistematikoki urratzea ezin da zigorgabe utzi
Nakbaren 77. urtemugan, enegarren aldiz, su-eten iraunkorra, laguntza humanitarioaren sarrera eta balizko gerra krimenen ikerketa eskatu du Estatuko Garapenerako Erakundeen Koordinakundeak.

Saharar herriaren eskubideen aldeko manifestua
Euskadiko GGKEen Koordinakundeak bat egin du saharar herriaren autodeterminaziorako eskubidea defendatzeko Mundubatek eta Sahararekiko Elkartasun Elkarteen Estatuko Koordinakundeak (CEAS-Sahara) bultzatu duten manifestuarekin.

Konekta TÚ online jolasak bost sari banatu ditu ehunka parte-hartzaileren artean
Saririk gabe bada ere, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin elkarlanean sortutako Konekta TÚ online jolasa erabiltzeko aukera zabalik egongo da aurrerantzean. Parte hartu duten lagun guztien artean, Saretuz Donostiako kontsumo eraldatzailearen sareko saltokietan gastatzeko bost bonu zozkatu dira.

Konekta TÚ online jolasa hizpide NAIZ Irratian
Bigarren Kafea saiora gonbidatu dute Jon Mikel Benito del Valle Solaun Medicusmundi Bizkaia eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeko kidea. Konekta TÚ online jolasaren galdera-erantzunak, entzuleen artean egindako zozketa eta Koordinakundearen lana izan dituzte hizpide, besteak beste.